lunes, 14 de diciembre de 2009

Abenduaren 2ko BILERAREN ostean


Hasieran, gure Blogaren azkenengo post-a irakurri genuen.

Gero, tutoretzari buruzko material batzuk banatu eta komentatu egin genituen. Dakizuenez akatz batbatengatik Bakelan materialaren karpeta barruan DBHko materiala sartu ordez LH-koa sartu nuen. Errorea konpontzeko emailez bidali dizuet material hori.

Honen ondoren, Tutoretza planari buruzko eredu ezberdinak banatu eta aztertu genituen. Denbora faltagatik arreikusita zegoen bigarren puntua (DBHko tutoretza saioen antolakuntza) hurrengo saiorako utzi genuen. Horretarako Andonik egindako plantila eta lanaz (izugarrizko lana!) baliatuko gara.

Hurrengo saioa ez dugu izango abenduaren 16an, urtarrilaren 13an baizik, APSIDE-ko jardunaldietan parte hartzeko aukera izan dezagun.