jueves, 22 de abril de 2010

Apirilaren 14ko bileraren ostekoa

Hasteko "Tutoretza Jarduerak DBHrako saioetarako materialak" lanari buelta txiki bat eman genion. Lan honetan aurreratzea asko kostatzen zaigu! Ea hurrengo bileran daukagunaren bilketa egiten dugun amaitzeko!


Gero, material batzuk ikusi genituen web orrietan arakatzen:
  • "Hamarretik zortzi": hezkuntza-materialak, egun, munduko hainbat herrialdetako belaunaldi gazteenek bizi dituzten muturreko behar eta arrisku larriko egoera horiek eta beste batzuk islatu eta landu nahi ditu.

  • Aulas sin alcohol

  • Educación en valores

  • Aula Intercultural

  • "La primera vez" : Obra hori iaz taularatu zuen Iruñeko Navarro Villoslada institutuko antzerki tailerrak, eta Hezkuntza Departamentuak hagitz interesgarri iritzi dio 2009-2010 bizikidetza kanpainaren oinarrizko materiala izateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan.
    Ikasmaterial honek, bada, lehenik antzerki lanaren testua du osagai, fotokopiatzeko moduko liburu batean argitaratua; bigarrenik institutuko ikasle horiek egindako antzeztaldi oso baten grabazioa DVD batean, eta azkenik gida didaktikoa.

Komentatu genuen badagoela orientazio lana errezteko GISPO (Gestión Informatizada de Servicios y Programas de Orientación) izeneko programa. Gispo es un proyecto de trabajo colaborativo entre orientadores/as para la creación de un programa informático gratuito que gestione las tareas de nuestro trabajo tanto en Primaria como en Secundaria.

Datorren asteazkenean, apirilaren 28an bilera izango dugu.