jueves, 7 de octubre de 2010

Urriaren 6ko saioaren ostekoa

Bilera honetan aurpegi berri bat izan dugu: Ana (Arratia BHI)
Gero, institutoen egoera cometatu genuen:
  • Elkarbizitza plana: aurreko urtetan Urbi, Bidebieta, Etxebarri eta Elexalde gai honen inguruan lan egin dute. Arten Arratia eta Bengoetxe hasteko prest daude.
  • PROA Eskola-laguntza: Bidebieta, Arrigorriaga eta Bengoetxe.
  • Hizkuntza Indartzeko Irakasleak (HIPI): Arratia, Arrigorriaga eta Bengoetxe.
  • Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektua (HBSP/PREE): Urbi, Uribarri, Bidebieta, Elexalde, Arrigorriaga, Etxebarri, Bengoetxe, San José eta Ntra. Sra. de la Antigua.
  • Proiektu eleanitza Betxilergoan: Urbi.
  • Zientzia-hezkuntza proiektua: Uribarri eta Elexalde.
  • Curriculum Desberdinak: Arrigorriaga (2 talde), Bidebieta (1), Urbi (2), Uribarri (1), Bengoetxe (1), Elexalde (1), Arratia (2) eta Aiala Kantzelaria-G. Marañon (2).

Geroago, lehenego hiru hilabete hauentzak DBHko tutoretzarako materialekin lan egitea erabaki genuen. Eta ordutegiari buruz, 9:15etik 11:15era egitea erabaki zen. Egutegia hemen izango dugu.

Amaitzeko, Mari Carmenek "permanencia UPV", "evaluación bachillerato" eta "optativas Bachiller" dokumentuak komentatu zizkigun.

Andonik tutorearen plan egiteko txantiloia bidali digu.

lunes, 4 de octubre de 2010

BERRIRO MARTXAN... 2010-2011 Ikasturtean.

Ikasturte berria. Gogoak, zalantzak, kezkak ...berriak ere?
Berriro martxan jartzen saiatuko gara. Horretarako, asteazken honetan, urriak 6an,goizeko 9:15etan,mintegiaren lehenengo saioa izango dugu, hurrengo gai ordenarekin:
  • Aurkezpena
  • Instituto bakoitzaren egoera 2010-2011 ikasturtean (Elkarbizitza Plana, Curriculum Ezberdinetako taldeak, PREE, PROA, prestakuntza-berrikuntza proiektuak...)
  • Ikasturte honetan lan egiteko edota prestakuntzarako proposamenak.
  • Mintegirako ordutegia/egutegia.

Laster arte.