viernes, 17 de febrero de 2012

Erregistratu, sartu, baja eman


Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, beste Agentziekin batera , Irlandako Datuak Babesteko Agintaritzaren Bulegoak egindako jatorrizko lan batean oinarrituta egokitu dute hezkuntza baliabide hau.  "Erregistratu, sartu, baja eman". Irakasleek erabiltzeko pribatutasunaren balioari eta datu pertsonalak babestearen garrantziari buruzko hausnarketa da. 
Pribatasuna eta sare sozialak nola elkartzeko bideotutorialak ere hemen dituzue.

Ondo izan

miércoles, 15 de febrero de 2012

Martxoaren 7an hurrengo saioa



Hurrengo saioa Martxoak 7an izango dela gogoratzeko idazten dut lehengo aldiz hemen.

Honekin batera esteka batzuk nahi ditut zuekin partekatu.
Lehenengoa Nafarroako PNTEk (Programa de Nuevas Tecnologías y Educación) eginda, erderaz dago, eta baliabide pila dauka (orientazioa, elkarbizitza, interkulturalitatea, hpbak..)  
Bigarrena, suposatzen dut ezagutuko duzuela, Berritzegune Nagusiko Orientasarearen wikia euskeraz eta erderazko materiala biltzen da hemen.

Ia animatzen garen eta indarrak hartzen ditugun gelditzen diren saioetarako.

Ondo izan.