jueves, 14 de febrero de 2013

Otsailaren 20ko mintegia


Datorren mintegian, bukatu ez genuen gaiekin jarraituko dugu, ebaluazio psikopedagogikoarekiko dokumentuak aztertuz, nahi baduzue. 

Jarraian,  beste gai berri batekin hasiko gara Hezkidetza proiektuaren aurkezpena adibidez: 

Orientatzaileen mintegia 13 2-20 hezkidetza from pacoezquerro

Bestetik, zuen iradokizunak ere landuko ditugu.

martes, 5 de febrero de 2013

Otsailak 6, berriro mintegia!


Ebaluazio diagnostiko: Idazmenaren zuzenketa 

Dakizuenez, ikastetxe guztiek euskarazko eta gaztelaniazko idazmeneko probak gauzatu beharko dituzte, bai Lehen Hezkuntzako 4. mailan, bai DBHko 2. mailan. Ikastetxe barneko proba izango da, kanpoko ebaluazioaren osagarria, eta haren xedea ebaluazio diagnostikoa osatzea da eta ikastetxea haren garapenean inplikatzea. 
Prozesu honen inguruan daukagun informazioa komentatuko dugu: noiz, nola, eskainitako prestakuntza eta abar. 
Horrezaz gain, Aniztasuna erantzuteko Programen jarraipenez arituko gara eta Ignasi Vilaren elkarrizketa aztertuko dugu: “El éxito académico no puede depender del conocimiento de la lengua”. Testu hori aztertzeko gida hau erabiliko dugu.