Azken bileran, aurreko bileraren ostekoari begirada bota eta horren azalpena egin ondoren gure lanari ekin genion DBHrako tutoretza orduak antolatzen. Horretarako 4 talde egin genituen, talde bakoitzak maila baten ardura hartu zuen. Hau egin ostean, zuetariko batzurekin hitz egin nuen, eta zuen iritziak jaso ondoren horrela lan egitea zaila izango zela konturatu nintzen. Horregaitik, beste antolakuntza bat proposatzen dizuet: mailaka lan egin ordez esparruka edo "blokeka" lan egitea. Beraz, bikote bakoitzari tokatzen zaion esparru bakoitzeko material guztia ekarri beharko du (paperean) eta gero, Berritzegunean, material hori mailaka antolatuko dugu.
Proposamen horri jarraituz, bikoteak horrela geldituko lirateke:
- Ana eta Bego: "Garapen pertsonala" (A karpeta)
- Felipe eta Marivi: "Taldekotasana" (B karpeta)
- Andoni eta Ramón: "Curriculum ikasketak (C karpeta)
- Ana eta Miren: "Orientazio profesionala" (D karpeta)
Datorren asteazkenean, 24an, horretan lan egingo dugu, gogoz !!
No hay comentarios:
Publicar un comentario