Datorren mintegian, Aniztasunari Erantzuteko Programen jarraipenerako tresna moldatua komentatuko dugu denon artean, ea egokia den ala ez eta ea nola hobetu ahal dugun, eraginkorra izan dadin. Ildo honekin lotuta, inklusibitateaz arituko gara, pasa den mintegian proposatu zen lez. Horretarako, daukazuen esperientzia denon artean konpartituko dugu eta Hezkuntza Inklusiboa Ebaluatzeko eta Hobetzeko Gida, Inklusibitaterako Indexa delakoa, aztertzen hasiko gara. Gero dokumentu honekin jarraituko dugun ala ez erabakiko dugu.
Horretaz gain, aholkulari eta orientatzaile irakasleen prestakuntzaz moduloa eskeintzen da, Berritzegunean bertan egiteko. Moduloa hau bost multzotan antolaturik dago eta honako gai hauek jorratzen ditu: hezkuntza inklusiboa, aholkulari eta orientatzaile irakasleen rolak, aniztasunari erantzuteko esku-hartzea, ebaliuazio psikopedagogikoa eredu kolaboratiboan eta tutoretza plana.
Gai gehiago komenta ditzakegu: Estatuko enplegu zerbitzu publikoak "Los perfiles de la oferta de empleo" lan merkatuari buruzko txostena argiratatu du. Baita UPV/EHU-ko graduen informazioa ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario