1.- Orientazio koadernoa
Orientaziorako
erabiltzen diren materialak gaurkotu behar direla uste dugu askok,
bai formatuan zein edukien aldetik ere.
Behar horri
erantzun nahi diogu Aurrera! Orientazio programa
digitalaren lan
proposamenarekin.
Aurrera! orientazio programak ikasturte
bakoitzaren bukaeran hartu behar diren erabakiak laguntzeko helburua du: DBH
3. mailan, hurrengo kurtsoko ibilbidea; DBH 4 mailan, ondorengo ikasketak.
|
· 2.- EHUko Jarduera praktikoak
.
Urtero bezala, EHUko SOUkoek Jarduera praktikoak antolatu dituzte. Aurreko urteetan guk egindako proposamenak jasotzen asko saiatu dira eta hobekuntzak nabarmenak dira: ikasleek beraiek izena emango dute jarduera guztietan... 5 jardueretan izan ezik.
Horietan ikasleak izena eman bai, baina plaza hori ez da erreserbatzen
eta orientzaileek, datuak balidatu ondoren, denbora errealean plaza
horiek "kapturatu" egin dituzte. Oso urduri jartzen dira denak!
SOUkoekin hitz egin dugu eta beraiek ezin dute ezer gehiago egin.
Idatzi bat aurkeztea proposatu digute eta horixe egin dugu. ikus SOU idatzia
Orain idatzia berresten duten sinadurak jasotzen ari gara. Horretan gaude. Ondo izan!
3.- Ikasleentzako Argibide Zerbitzuaren gida
Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak, zuen orientazio lanetan lagundu nahirik, 2016/2017 ikasturteko “Ikasleentzako Argibide Zerbitzuaren Gida” prestatu du, ikasturtean zehar egin beharko dituzuen ekintzak planifikatzen lagunduko dizuelakoan.
Gida horretan biltzen da Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak UPV/EHUra Sartzeko Programa
barruan antolatzen dituen jarduera guztiei buruzko informazioa
(harremanetarako informazioa, jarduerak, zer ikaslerentzat diren, izena
emateko datak eta noiz egingo diren, etab.).
Formatu
digitalean erantsitako gida hau baduzue eskuragarri, baita ere, gure
webgunean. Era berean, laster jasoko duzue paperezko formatuan.
Azaroaren 7an, astelehena, 09:00etan, Eusko Jaurlaritzaren webgunean helbide ofizial gisa ageri den zuen ikastetxeko helbide elektronikora bidaliko zaizkizue GAUR plataformara sartzeko erabiltzailea eta gakoa.
Behin gakoak jasorik, horiexek erabili GAUR plataformara sartzeko (https://gestion.ehu.es/gaur)
eta ikastetxeko orientatzaile gisa erregistratu behar duzue
“Orientatzaileen erregistroa” menuan. Horrek aukera emango digu zuen
datuak gaurkotzeko eta gure jarduerei buruzko informazio guztia zuei
bidaltzeko.
Laster bidaliko dizuegu informazio zehatzagoa jarduera praktikoen gainean. Esanak esan, gure webgunea, www.ehu.eus/iaz, kontsultatzeko gomendatzen dizuegu. Bertantxe jarriko dugu, zuen eskura, garatuko diren ekintzei buruzko informazio gaurkotua.
4.-BHIko ikastetxeetara joateko prest dauden UPV/EHU ikastegien zerrenda eta informazio saioen antolaketa
Honekin batera eransten dizuegu
Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetara joateko prest dauden UPV/EHUko hiru campuseko ikastegien zerrenda.
Hauek, informazio saioen bitartez, beraien gradu ikasketen eskaintzari
buruzko informazioa eman dezakete. Interesatuta egongo bazina,
ikastegiko erreferentziazko
pertsonarekin jar zaitezke harremanetan, telefonoz edo posta
elektronikoz.
Informazio hau gure web-orrian ere eskuragarri dago: www.ehu.eus/iaz
Argiago uzteko atxikitzen dizuet artxiboa.
5.- Norberak lekarkeenak......
Bileraren ordutegia (Berritzeguneko liburutegian): 9:00 - 11:15
Francisco Ezquerro eta Marisa Belaustegi
No hay comentarios:
Publicar un comentario