jueves, 25 de marzo de 2010

Martxoaren 24ko bileraren ostekoa

Bilera honetan MARGOTU ELKARTEA (Hasierako Lanbide Prestakuntzari buruzko Zentrua) izan genuen beraien eskaintza azaltzeko.

Gero, blogean daukagun azkeneko posta irakurri genuen eta hantxe dauden tutoretzako abestiak eta bideoak ikusi genituen. Geroago orientazio eta tutoretzarako beste bi programa aztertu genituen:

Amaitzeko, "Tutoretza Jarduerak DBHrako saioetarako materialak" lanari beste buelta bat eman genion ea hurrengo saioan, hau da, apirilaren 14an, amaitzeko gai garen.

martes, 16 de marzo de 2010

Martxoaren 3ko bileraren ostekoa

Aurreko bileran "Tutoretza Jarduerak DBHrako saioetarako materialak" lanarekin nola jarraitu erabaki genuen. Azkenean!. Horretarako "bibliografia eta baliabideak" plantilan dauzkagun materialak gehitu ahal ditugu eta gure DBHrako programazioak (maila ezberdinetarakoak, esparruak edo "blokeak", ekintzak,...) ekarriko ditugu. Horrela, "banco de materiales" polit bat, dokumentu batean izango dugu.

Beste aldetik, abestiak eta bideoak tutoretzako saio hauetan erabiltzeko web orri bi aurkitu ditut.

viernes, 5 de marzo de 2010

Otsailaren 24ko bileraren ostekoa

Saio honetan gure eskualdeko Zikloen eskaintza amankomunean ipintzea izan zen gaia.

José Antonio, Andra Mari institutuko zuzendaria, bere zentruko ezkaintzarekin hasi zen.

Erdi mailako zikloak:

  • Administración y gestión (A)
  • Mekanizazioa (A,D)

Goi mailako zikloak:

  • Administrazioa eta Finantzak (A,D)
  • Industri Ekipoaren Mantenimendua (A,D)
  • Telekomunikazio eta Informatika Sistemak (A,D)
Geroago Urbi institutukoa izan genuen:
Erdi mailakoak:
  • Erizaintzako zaintza osagarriak (D)
Eta amaitzeko Canciller Ayala-Greagorio Marañón intitutukoak:
Erdi mailakoak
  • Dekorazio estetika (A)
  • Karakterizazioa (A)
  • Ileapainketa
Hurrengo bilera datorren martxoak 10ean izango dugu. Gaia: TUTORETZA JARDUERAK DBHko Saioetarako materialak. Horretarako (ea gai honetan aurreratzen dugun!) orientatzaile bakoitzak DBHri buruzko programazioak (esparruak, ekintzak, graduazioa mailetan...) ekartzen baldin baditu hobe. Emailez bidaltzen dizuet Andonik duen "bibliografia eta baliabideak" dokumentua, hantxe zeozer berririk baditugu gehitzeko.