martes, 22 de noviembre de 2011

Azaroaren 23ko bileraren ostekoa

     Gaurko bileran Ikasketa Kooperatiboa-ri buruzko wikia aztertu dugu hantxe dagoen materiala ezagutzeko (Pere Pujolas-en txostena eta Lasarten euskaratu dituzten materialak)

     Beste aldetik, ebaluazioak egiteko bere institutoan erabiltzen dituzten erraminta batzuk azaldu ditugu Andonik ("TUTORETZA JARDUERAK" karpetan daude, hain zuzen ere E2 karpetan).

     Hurrengo bilerarako, abenduaren 14an, ESKOLA INKLUSIBOAREN ESPARRUAN ANIZTASUNARI ERANTZUTEKO PLAN ESTRATEGIKOAren zirriborroarekin jarraituko dugu (euskaraz, gaztelaniaz), 20. orrialdetik amaitu arte.

jueves, 3 de noviembre de 2011

ORIENTABIDEAREN 7. TOPAKETA

Aurreko urtetan bezala, APSIDEk (Euskadiko Pikopedagogi Elkarteak) ANIZTASUN-LAGUNTZAREN ETA ORIENTABIDEAREN 7. TOPAKETA antolatzen du.
Aurtengo gaia: "Elkarbizitza Demokratikoa, Hezkuntza Inklusiboa era Bakerako Hezkuntza".
Lekua: BILBON. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondareen ekitaldi aretoa. Maria Diaz de Haro kalea, 11. (Indautxuko metroa, Doctor Areilzako irteera)
Egunak: Azaroak 16an eta 23an (9:15 - 14:00).
Dohainik da baina inskripzioa egitea beharrezkoa da:  


 TOPAKETAn parte hartzeko azaroaren 23ko bilera kentzen badugu??