viernes, 27 de noviembre de 2009

Azaroaren 18ko BILERAREN ostean

UPV/EHUn Graduei buruz egindako saioak amaitu ondoren, gure mintegiko ohizko bilerak berrezkuratu genituen. Ia, ia "plenoa" izan ginen. Saioa horretan Graduei buruzko informazioa amankomunean ipini genuen. Gero tutoretzan eralbiltzeko materialei buruz (batez ere, euskarazko materialak) mintzatu egin genuen; haien artean hurrengoak aipatu ziren:

  • Tutorearentzako ideiak (Patxi Sanjuán)

  • Osasun eta garapen pertsonalerako gida (Sin Autor)

  • Trebetasun sozialak. Derrigorrezko bigarren hezkuntza. (Sanz Moreno, Angel)

Datorren astean landuko ditugun gaiak hauxek izango dira:

  1. Tutoretza Plana
  2. DBHko tutoretza saioen antolakuntza.

Horretarako zuek dauzkazuen materialak ekartzen baldin badituzue hobe.

viernes, 13 de noviembre de 2009

18ko BILERAREN AURRERAPENA

Azken asteazkenetan UPV/EHUk antolatutako Gradu berriei buruzko hitzaldiak entzun ditugu (I. Orientazio-Topaketa: UPV/EHUren Gradu Berriak). Gehienok oso zintzoak izan zarete eta "apunte" asko hartu dituzue. Dena den, materialak lortzeko aukera hemen daukazue (euskaraz edo gaztelaniaz).


Aste honetan, azaroak 18, mintegiko saioak berreskuratuko ditugu. Aurreko saioan aipatu genituen gaien artean Graduak eta Tutoretza plana ditugu. Bi gai hauek pentsatu ditut hasteko. Horregaitik tutoretza planari buruz mintzatzeko zuek egindako planak ekartzea oso komenigarria izango litzateke.