viernes, 13 de noviembre de 2009

18ko BILERAREN AURRERAPENA

Azken asteazkenetan UPV/EHUk antolatutako Gradu berriei buruzko hitzaldiak entzun ditugu (I. Orientazio-Topaketa: UPV/EHUren Gradu Berriak). Gehienok oso zintzoak izan zarete eta "apunte" asko hartu dituzue. Dena den, materialak lortzeko aukera hemen daukazue (euskaraz edo gaztelaniaz).


Aste honetan, azaroak 18, mintegiko saioak berreskuratuko ditugu. Aurreko saioan aipatu genituen gaien artean Graduak eta Tutoretza plana ditugu. Bi gai hauek pentsatu ditut hasteko. Horregaitik tutoretza planari buruz mintzatzeko zuek egindako planak ekartzea oso komenigarria izango litzateke.

No hay comentarios: