viernes, 25 de noviembre de 2016

Azaraoaren 30eko ORIENTATZAILEEN MINTEGIA




                                                                     irudiaren kreditoa


Gai ordena:

1.- Orientazio koadernoa
 
Orientazio koadernoa bakoitzaren tabletera edo portatilera jeizteko praktika.






2.-2- Norberak lekarkeenak......


  
Bileraren ordutegia (Berritzeguneko Informatika gelan): 9:00 - 11:15

Francisco Ezquerro eta Marisa Belaustegi













viernes, 11 de noviembre de 2016

Azaroaren 16-ko orientatzaile mintegia



Gai ordena:

1.- Orientazio koadernoa


Orientaziorako erabiltzen diren materialak gaurkotu behar direla uste dugu askok, bai formatuan zein edukien aldetik ere. 
Behar horri erantzun nahi diogu AurreraOrientazio programa digitalaren lan proposamenarekin. 



Aurrera! orientazio programak ikasturte bakoitzaren bukaeran hartu behar diren erabakiak laguntzeko helburua du: DBH 3. mailan, hurrengo kurtsoko ibilbidea; DBH 4 mailan, ondorengo ikasketak.

·     2.- EHUko Jarduera praktikoak
.
Urtero bezala, EHUko SOUkoek Jarduera praktikoak antolatu dituzte. Aurreko urteetan guk egindako proposamenak jasotzen asko saiatu dira eta hobekuntzak nabarmenak dira: ikasleek beraiek izena emango dute jarduera guztietan... 5 jardueretan izan ezik. Horietan ikasleak izena eman bai, baina plaza hori ez da erreserbatzen eta orientzaileek, datuak balidatu ondoren, denbora errealean plaza horiek "kapturatu" egin dituzte. Oso urduri jartzen dira denak!

SOUkoekin hitz egin dugu eta beraiek ezin dute ezer gehiago egin. Idatzi bat aurkeztea proposatu digute eta horixe egin dugu. ikus SOU idatzia

Orain idatzia berresten duten sinadurak jasotzen ari gara. Horretan gaude. Ondo izan!

3.- Ikasleentzako Argibide Zerbitzuaren gida
Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak, zuen orientazio lanetan lagundu nahirik, 2016/2017 ikasturteko “Ikasleentzako Argibide Zerbitzuaren Gida” prestatu du, ikasturtean zehar egin beharko dituzuen ekintzak planifikatzen lagunduko dizuelakoan.

Gida horretan biltzen da Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak UPV/EHUra Sartzeko Programa barruan antolatzen dituen jarduera guztiei buruzko informazioa (harremanetarako informazioa, jarduerak, zer ikaslerentzat diren, izena emateko datak eta noiz egingo diren, etab.).

Formatu digitalean erantsitako gida hau baduzue eskuragarri, baita ere, gure webgunean. Era berean, laster jasoko duzue paperezko formatuan.

Azaroaren 7an, astelehena, 09:00etan, Eusko Jaurlaritzaren webgunean helbide ofizial gisa ageri den zuen ikastetxeko helbide elektronikora bidaliko zaizkizue GAUR plataformara sartzeko erabiltzailea eta gakoa.
Behin gakoak jasorik, horiexek erabili GAUR plataformara sartzeko (https://gestion.ehu.es/gaur) eta ikastetxeko orientatzaile gisa erregistratu behar duzue “Orientatzaileen erregistroa” menuan. Horrek aukera emango digu zuen datuak gaurkotzeko eta gure jarduerei buruzko informazio guztia zuei bidaltzeko.

Laster bidaliko dizuegu informazio zehatzagoa jarduera praktikoen gainean. Esanak esan, gure webgunea, www.ehu.eus/iaz, kontsultatzeko gomendatzen dizuegu. Bertantxe jarriko dugu, zuen eskura, garatuko diren ekintzei buruzko informazio gaurkotua.


4.-BHIko ikastetxeetara joateko prest dauden UPV/EHU ikastegien zerrenda eta  informazio saioen antolaketa
Honekin batera eransten dizuegu Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetara joateko prest dauden UPV/EHUko hiru campuseko ikastegien zerrenda. Hauek, informazio saioen bitartez, beraien gradu ikasketen eskaintzari buruzko informazioa eman dezakete. Interesatuta egongo bazina, ikastegiko erreferentziazko pertsonarekin jar zaitezke harremanetan, telefonoz edo posta elektronikoz.

Informazio hau gure web-orrian ere eskuragarri dago: www.ehu.eus/iaz

 Kopuru minimo bat eskatzen dute zentru batera etortzeko. Eskualdeko ikastetxe ezberdinen artean kopuru hori lor genezake eta, erabakitzen dugun lekuan bilera hori antolatu genezake.
Argiago uzteko atxikitzen dizuet artxiboa


5.- Norberak lekarkeenak......


  
Bileraren ordutegia (Berritzeguneko liburutegian): 9:00 - 11:15

Francisco Ezquerro eta Marisa Belaustegi