lunes, 25 de enero de 2010

Urtarrilaren 13ko BILERAREN ostekoa


Oporrak pasatu ondoren, berriro jarraitu behar, ezta?

Bilera honetan, aurreko saioari buruz gure blogean egindako "post-a" komentatu genuen. Ondoren DBHko maila guztientzat Andonik dituen materialen antolakuntza azaldu zigun, hau da, materialak sailkatzeko txantiloi bat aurkeztu eta astiroago deskribatu zigun.

Hurrengo bilerarako txantiloi hori emailez jasoko duzue eta bere inguruan lan egingo dugu. Lana aurreratzeko dauzkagun materialak txantiloi honen "kutxetan" sartzeko ideiak ekartzen baditugu, hobe. Bide batez dakartzagun materialak digitalizatuta badaude besteen lana erreztuko dugu.

Aurreko bileran, Zikloetarako eskaintza (gure zentruen eskaintza), aurrematrikulak egiteko epea amaitu baino lehenago mahai gainean ipintzea oso interesgarria izango litekeela erabaki genuen. Horretarako otsaileko 24ko bileran gai honen inguruan lan egingo dugu.

No hay comentarios: