jueves, 28 de enero de 2010

Urtarrilaren 27ko BILERAREN ostekoa



Hasieran, blogean idatzita zegoen azken "post-a" irakurri eta komentatu egi genuen. Honekin batera emailez bidali ziren dokumentuak (Manuel Segura eta Tutoretza Jarduerak-saioetarako materialari buruzko txantiloia) mahai gainean ipini ziren.

Gero, tutoretza eta gai honetan irakasleen partaidetza gaiarekin luzatu genien. Hain zuzen ere, Juan Vaelloren "Resolución de conflictos en el aula" liburuarekin. Liburu honetan gelako giroa hobetzeko eta irakasleek horretan parte hartzeko hainbat proposamen eskeintzen digu. Oso liburu ona dela tertuliaren bat egiteko ikastetxeetan aipatu zen.
Juan Vaellok proposatzen dituen ideiekin lan egiteko materialak:


Beste dokumentu batzuk


Amaitzeko Tutoretza Jarduerak (Andonik egindakoa), saioterako materialak antolatzeko txantiloia lan egin genuen eta hurrengo bilerarako (otsailak, 10) etxerako lanak baditugu. GARAPEN PERTSONALA lehenengo "blokean" dauden kutxak aztertu ea aldatu nahi ditugun eta bide batez dauzkagun materialak zein kutxetan sartu ahal ditugun.
Hezkuntza web orrian, DBHko tutoretzarako materiala eskeintzen digute.

No hay comentarios: